
Dagoeneko 20 egun daramatzazkigu Arezzon!
Lehenengo egunetan urduri nengoen esperientzi berri honengatik, hainbeste denbora etxetik kanpo egongo nintzen lehen aldia izango zelako. Zorte handia izan dut etxekoekin eta tokatu zaidan lanarekin oso gustora nagolako eta haiei esker bereziagoa egiten ari zait esperientzi hau. Lanean asko ikasi dut eta esperientzi hau hasi bakarrik egin da…
Orokorrean, dena goizago egiten dute: bazkaldu (12:00), afaldu (20:30-21:00)… Joan garen jatetxe guztietako janaria oso ona zegoen! Hemen ostiraletan ateratzen dira gehien bat parrandan eta 02:00-04:00-rak arte. Gauero esperientzia berri bat bizitzen dugu. Lagun asko egin ditugu eta oso jatorrak dira hemengoak.
Leku asko bisitatu ditugun arren, oraindik asko geratzen zaigu ikusteko, denbora pasa ahala joango garenak bisitatzen. Momentu honetan hiri eder honetara egokitzen jarraitzen dugu. Plan desberdin asko egin ditugu eta oraindik geratzen zaizkigunak…

